Gaur arratsaldean iragarri du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak funtsezkoak ez diren lan jarduera guztiak etengo dituela astelehenetik apirilaren 9ra. Azaldu duenez, bihar egingo den ezohiko ministro batzarrean zehaztuko dituzte zeintzuk diren ezinbesteko jarduerak, nahiz eta Ser kateak horren zirriborroa argitaratu duen dagoeneko.

Zerrenda horretan agertzen ez diren lanpostuetako langileek, beraz, etxean geratu beharko dute bi astez. Epe horretan langileek ohiko soldata jasoko dutela iragarri du Sanchezek, baita gero orduak berreskuratu beharko dituztela ere.

Ezohiko neurri horren helburua herritarren mugikortasuna ahalik eta gehien murriztea da, asteburuetako mailara hel daden.