Zakar ibili da haizea gaur goizean, apirilak 5, Getarian. Astinaldi horietako batean Herrerieta kaleko hondakinen edukiontziak lurrera bota ditu, herritar batek helarazitako irudian ikus daitekeenez. Jakinarazi digutenez, Ertzaintzak altxa ditu berriro, baina bat gaizki kokatu eta errefusaren edukiontzia zabaldu ezinik geratu da.