Getariako Oki Moki punk pop taldeak Working Class Pop diskoa aurkeztu berri du. Ocean Breeze diskoa izan zen euren lehena eta hiru urte pasatxoren ondoren, bigarren lana kaleratu dute. Aurkezpen gisa, bi abesti plazaratu dituzte: Lucifer Rising eta Intzak/n higatik. Lehenengo singela Kenneth Anger zinemagilearen izen bereko laburmetraian dago oinarrituta, eta abestia ez ezik, bideoklipa ere plazaratu dute. Bigarrena, Intzak/n higatik, oraingoz, kantua kaleratu dute, baina aurreratu dutenez, datozen asteetan, honek ere bideoa izango du.

Hamar kantuk osatzen dute disko berria eta adierazi dutenez, “oraingoan produkzio lan adikorragoan oinarrituz, urgertzia kutsuko fidelitate baxuko melodia hauskorren bidetik jarraituko du”. Zeelanda Berriko laurogeiko hamarkadako pop doinuen beharrezkotasuna, Kaliforniako idearioko atmosferak eta Iberiar penintsulako punk txukunenetik edaten duten abestiak dira. Gazteleraz, euskaraz zein ingelesez abesten dute, eta disko guztia, plataforma digitaletan, hilaren 20tik aurrera egongo da entzungai.