Koronabirusaren ondorioz ezarritako alarma-egoera dela eta, azken asteetan, Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko garbiguneen zerbitzua mugatuta eduki du. Horiek, soilik, langile profesionalek eta udal zerbitzuek erabili zitzaketen. Konfinamendua arintzeko neurriekin batera, ordea, iragan den astelehenetik aurrera, herritar guztientzat ireki dituzte eskualdeko hiru garbiguneak. Horiek Zarautzen, Zumaian eta Aia-Orion daude.

Hala ere, segurtasun neurriak bermatzeko, nahitaezkoa izango da partikularrek aldez aurretik hitzordua hartzea. Horretarako, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 13:30era bitartean, ondorengo telefono zenbakira deitu behar da: 679 72 33 99.

Argazkia: Urola Kostako Udal Elkartea