Udan udaltzain laguntzaile izateko 11 lanpostutarako deialdia egin du Getariako Udalak. Lanbideren bitartez egin dute eskaintza eta ezinbestekoa da langabezian zein Lanbiden izena emanda egotea. Maiatzaren 22ra arte dago horretarako aukera.

Hiru hilabetez trafikoa eta aparkalekuak kontrolatzeko zeregina izango dute. Aurrez aipatutako baldintzez gain, beharrezkoa da 18 urte baino gehiago izatea, Urola Kostan bizitzea, derrigorrezko hezkuntza ziurtagiria izatea, autoaren gidabaimena, euskaraz hitz egiten eta idazten jakitea, eta lana burutzea ezinezko egiten duten aurrekari penalak edo gaixotasun fisiko nahiz psikikoak izatea. Halaber, lanpostu horretan esperientzia eta familia-ardurak izatea, eta herrian bizitzea baloratuko da.