Getariako Udal Liburutegiak antolatuta, datorren hilaren 4ean eta 11n, Iñaki Martiarena Mattin marrazkilariaren eskutik Belardoren komiki tailerra egingo da. Egungo egoera kontuan izanda, saioa ez da presentziala izango, horren ordez, liburutegiaren Facebook kontutik “online” jarraitu ahal izango da, 17:00etan hasi eta 18:30 bitartean.

Tailerra 7-10 urte bitarteko haurrentzat dago prestatuta, eta bertan parte hartu ahal izateko, ekainaren 2a baino lehen, izena ematea gomendatzen da. Izen-ematea, astelehenetik ostiralera 16:00etatik 20:00etara bitartean, 943 89 61 47 telefonora deituz egin daiteke edo posta elektroniko bitartez, libgetaria@gmail.com helbidera mezu bat bidalita. Bertan, parte hartzailearen izen-abizenak, adina eta telefonoa zehaztu beharko dira.

Argazkia: Fagus Alkiza