Iragan den ostiralean, Vital Fundazioaren eta EiTBren arteko lankidetzari esker, “Kulturunea” ekimena jarri dute martxan. Bertan, hamaika euskal artistek kontzertuak eskainiko dituzte, eta igande honetan, maiatzaren 31n, Eñaut Elorrietaren txanda izango da.

Egoerak hala behartuta, kontzertu guztiak Vital Fundazioaren eta EiTBren webguneetan “streaming” bidez jarraitu ahal izango dira. Getariako bizilaguna, igandean, 20:00etan hasita, Vital Fundazioa Kulturunean arituko da zuzenekoa eskaintzen, baina publikorik gabe.

 

Argazkia: Jonathan McCallum