COVID-19ren eraginez, ezin izan dira Euskal Jaiak urtero moduan ospatu. Hala ere, kaleak girotzeko asmotan, goizean goizetik Gazte Alaiak Txistulari Taldearen eta Juan Sebastian Elkano Musika Eskolako ikasleen doinuak nagusitu dira. Etxeko balkoietan, berriz, txaloak eta zenbait irrintzi.