Pedro Sanchezek eta autonomia erkidegoetako presidenteek atzo egin zuten alarma egoerako azken telebilera. Bertan iragarri zuenez, Espainiak datorren igandean, ekainaren 21ean, irekiko ditu mugak Schengen eremuko herrialdeekin. Mugetako kontrolak kenduko dituzte, jendearen joan-etorria erraztuz; horrek nabarmen eragindu du, besteak beste, Hego eta Ipar Euskal Herria banatzen dituen igarobidean eta turismoan.

Mugen irekieran, Portugal izango da salbuespena, mugak itxita mantentzea erabaki baitu uztailaren 1era arte. Pedro Sanchezek behin baino gehiagotan adierazi du egun horretara arte estatu arteko joan-etorriak debekatzeko asmoa, aurreko astean azken aldiz; atzo, ordea, atzera egin zuen.

Hala bada, Schengen eremuko herrialdeetan sartzean, ez da beharrezkoa izango bi asteko berrogeialdia. Gune horretatik kanpoko estatuen kasuan, berriz, herrialde seguruen zerrenda bat osatuko dute, epidemiaren egoera, elkarrekikotasuna eta osasun kontrolak kontuan izanda.

Turismoa sustatzeko plana

Ostegunean, ekainaren 18an, turismoa sustatzeko plan bat aurkeztuko dutela ere iragarri zuen atzo Sanchezek. Azaldu zuen sektoreko ordezkariekin landu dela, eta autonomia erkidegoetakoek adostasuna agertu dutela.