Iragan den ostiralean igaro zen “normaltasun berrira” Hego Euskal Herria. Horren harira, Getariako Liburutegiak erabilera neurri berriak, malguagoak, ezarri ditu. Aurrerantzean, beraz, liburutegian bertan gauza gehiago egin ahal izango dira. Jarraian araubide berria zehazten da:

  • Liburutegiaren ordutegiak berdin jarraituko du, 17:00etatik 20:00etara.
  • Liburutegi barruan egotea baimenduko da:
    • Haurren gunean hiru familia egon daitezke gehienez (bat sofetan, bi mahai handiaren alboetan).
    • Irakurtzeko gunean bi mahai erabili ahalko dira eta mahai bakoitzean, eserita, bi pertsona. Guztira, lau eserleku.
    • Liburuak apalategietatik hartu ahal dira.
  • Liburutegiaren erabilera irakurketara mugatuko da, ez da marrazkiak egiteko edo jolasteko gune bat izango.
  • Familia edo pertsona bakoitzak erabili duen gunea garbitu beharko du. Horretarako, bertako garbiketa produktuak erabiliko dira.
  • Maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da, sei urteko haurrak salbu.
  • Liburutegira sartzerakoan eskuak garbitu beharko dira.
  • Erabiltzaileek ezingo dituzte komunak erabili.
  • Itzulketak “itzulketen kutxan” egingo dira eta ondoren, materiala berrogeialdian jarriko da.
  • 08:00etatik 20:00etara ikasteko gela erabilgarri egongo da.

Argazkia: Getariako Udal Liburutegia