Megafoniatik jakinarazi dutenez, arratsaldeko 18:00ak arte Malkorbe hondartzak itxita jarraituko du. Era berean, Gaztetape ere itxi egin dute. Koronabirusaren ondorioz, gehiegizko jende pilaketak ekiditeko, hondartzek edukiera muga bat dute zehaztuta. Hondartzan dagoen pertsona kopurua bideometria bidez kalkulatzen da, eta gaurkoan bezala, ezarritako muga gainditzean, hondartzak itxi egingo dituzte.

Uneoro eta denbora errealean Gipuzkoako hondartzen okupazio-maila ezagutu ahal izateko, herritarrentzat eskuragarri daude “Nik Hondartzak” mugikorrerako aplikazioa eta webgunea.