Azken hilabeteotan denbora asko igaro dugu etxean, lagun ugari ikusi gabe. Normaltasun berrian sartuta, zein adiskide gonbidatuko zenuke berriro Getariara? Ongi pentsatu, izango duzu eta aukera, Getaria Apartamentuak eta Artzapek martxan jarritako zozketari esker.

Uztailaren hasieran ireki zituen ostatu berriak Getaria Apartamentuakek Balentziaga kalean. Haietako batean gaua pasatzeko zozketan parte hartzeko aukera izango duzue Artzapeko bazkideek.

Horretarako, honako formularioa bete beharko duzue, baina izena eman aurretik, ziurtatu noren izenean duzuen Artzapeko bazkidetza. Zozketan parte hartu ahal izango da uztailaren 6tik 12ra.

Animatu eta gonbidatu hainbeste denboraz ikusi gabeko lagun hori!