Azken orduetan, COVID-19agatik bi pertsonek positibo eman dutela azaldu du Getariako Udalak. Anbulategiarekin eta Osasun Sailarekin harremanetan ipini da Udala, eta horiek kasu hauetarako protokoloa martxan jarri dutela adierazi diote. Beraz, momentuz, “fokoaren hasiera identifikatzeko jarraipena egingo dute eta pertsona hauekin harreman zuzena izan dutenei PCR probak egingo dizkiete anbulategian”.

Udalak kasu berrien jakinarazpena ez du Osasun Sailetik jaso, horregatik “mesedez, Getarian izan daitezkeen positibo kasuen berri zuzena ematea eta herritarren osasuna bermatzeko hartuko dituen neurriak jakitera ematea” eskatu die osasun arduradunei. Lasaitasun deia egin eta babes neurriak hartzen jarraitzeko eskatu die, aldiz, getariarrei.

Argazkia: Berria