Koronabirusa dela eta aurtengo EuskarAbentura espedizioa bertan behera geratu da. Horren ordez, instagram bidez EuskarAbentura 2.0 erronka lehiaketa egin dute. Bertan, Amets eta Aingeru Aizpurua anai-arrebek osatutako Aiaiekuak taldeak parte hartu du, eta bigarren saria lortu dute. Zorionak bikote!

Hori gutxi ez eta Amets Aizpuruari, parte hartzaileen artean zozkatu diren hirugarren EuskarAbentura espedizioko bi plazetako bat tokatu zaio. Beraz, datorren urtean, jzioquitar bilakatu eta Euskal Herria oinez zeharkatuko du getariarrak. 

Uztailean zehar, astean hiru erronka proposatzen zizkieten parte hartzaileei. Hala, astero talde onena saritua izan da, eta sari potoloenak hilabete amaieran puntu gehien lortu dituzten hiru taldeek jaso dituzte. Getariar bikoteak azken bi asteetan lehenengo postua lortu dute, eta hilabete amaierako sailkapenean, berriz, bigarren amaitu dute.

Hilabete bukaeran astero lortutako puntuak batzeaz gain hilabetean zehar talde bakoitzak oinez egindako kilometroak ere kontuan hartu dira; hala, taldeek egiten zituzten hamar kilometroko puntu bat lortzen zuten.

 

Lotutako albisteak: