Getariako Jubilatuen eta Ezinduen Elkarteak datorren hilabeterako irteera programatu du. Hain zuren ere, urriaren 14tik 20ra, Andaluzia bisitatzera joango dira. Bidaiarako izena eman eta Laboraleko kontuan ordainketa egiteko epea bihar amaituko da. Behar adina jende batuko ez balitz, bertan behera geratuko litzateke.

Bidaiaren prezioa, pertsonako, 1.100 eurokoa da eta kostu guztiak barne hartzen ditu, baita jatorduak ere. Interesatuta daudenek 607 648 376 telefonora deitu behar dute.

Bidaiara joaten direnek Sevilla eta inguruak ezagutzeko aukera izango dute. Dagoeneko bertan zer egingo duten zehaztuta dute; ondorengoa da egitaraua:

  • Urriak 14: Bilbotik hegazkinez Sevillara bidaia.
  • Urriak 15: Sevillatik Rondara bidaia autobusez, eta Museo del bandolero bisitatu.
  • Urriak 16: Sevillatik Jerez de la Fronterara bidaia, eta Como bailan los caballos andaluces ikuskizuna ikusi.
  • Urriak 17: Sevillatik Sanlucar de Barramedara eta Cadizera joan eta Bodegas Barbadillo bisitatu.
  • Urriak 18: Turismo Andaluciak gidatuta, Nao Victoriaren kopia ikusiz, Sevilla ezagutu.
  • Urriak 19: Sevilla bisitatu eta Turismo Andaluciaren eskutik afaria.
  • Urriak 20: Sevillatik Bilbora hegazkinez eta Bilbotik Getariara autobusez itzulera.

Egonaldia Sevillako Don Paco hotelean egingo dute.