Datorren larunbatean, urriaren 3an, Sare Herritarra plataformak, Izan Bidea ekimenaren barruan, Euskal Herriko mendi tontorrak igotzeko deia egin du. Helburua izango da “euskal preso eta erbesteratuak etxera itzultzearen alde eta Euskal Herriko bizikidetza eta bakearen alde” probintzia desberdinetako 650 tontor ezagunenetarikoak igotzea.

Getariatik Hernio mendia igotzeko deialdia egin dute. Hala, 09:00etan Iturriotzetik irtengo dira. 11:00etan tontorrean argazkia aterako dute, eta 11:30ean Zelatunen.