Otsailaren 28an hasi zen 2020ko Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa, eta osasun krisiaren eraginez atzeratu behar izan zen hirugarren kanporaketa ostiralean jokatu zuten Villabonako Subijana etxean. Saioan, Amets Aizpurua getariarra, Aner Peritz, Jon Mendiluze, Nerea Isusi, Olatz Zuazubiskar eta Uxue Ostolaza aritu ziren bertsotan.

Saioa irabazita, Aner Peritz zuzenean finalera sailkatu da. Finalean arituko diren gainerako bost bertsolariak Uxue Ostolaza, Naia Arrizabalaga, Ane Zubia, Maide Garmendia eta Hodei Munduate izango dira.

Finala urriaren 16an, ostiralean, Azkoitiko Kultur Etxean jokatuko da, eta dagoeneko sarrerak agortuta daude.

Argazkia: Bertsozale Elkartea