Joan den hilaren 12an Getariako Udalak, Llançakoarekin (Katalunia) batera, Isabel Etxeberria, 105 urteko andereñoa, omendu zuen. Bi urtez Getariako eskolako irakaslea izan zen, eta orduz geroztik urte asko igaro arren, oraindik gogoan ditu garai haiek. ARTZAPEk Llançan egindako aitortza ekitaldian egoteko aukera izan zuen; baita Etxeberriarekin solasean aritzekoa ere.

ARTZAPE aldizkariaren urriko alean, Etxeberriari egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera izan da. Oraingoan, ordea, ekitaldian gertatutakoak eta elkarrizketan esandakoak bideo batean bildu ditugu eta hementxe emaitza.

Lotutako albistea: