571.49 punturekin, bosgarren denboraldiko hirugarren asteko irabazlea Iruene izan da. Duela astebete, erabiltzaile berak 574.61 puntutan ezarri zuen Getaiarrak taldeko errekorra, eta nahiz eta puntuazio hura gainditzea ez lortu, joan den astean, getariarren artean, nagusitu egin da.

Bigarrenari, Ametsi, ia zortzi puntuko aldea atera dio; hirugarrenari, Unairi, berriz, ia 34 puntukoa. Getaiarrak taldea sortu genuenetik emaitza oso onak lortu ditu Iruenek eta denboraldi guztietan lehenengo postuetan egon izan da. Hala, bigarren eta laugarren denboraldiko irabazlea izan zen.

 

Lotutako albisteak: