Pasa den astean ekin zion Getariako Ketak denboraldi berriari. Hain zuzen ere, erregional mailako futbol taldeak eta Keta Sharks saskibaloi taldeak jokatu zituzten 2020/2021eko lehen partidak. Areto futboleko taldea, aldiz, datorren astean lehiatuko da lehen aldiz, kategoria berrian, gainera.

Honaino heltzeko egin behar izan duten bideaz, aurrera atera ez den nesken futbol taldeaz, pandemiaren aurrean hartu beharreko neurriez eta klubaren egoera ekonomikoaz aritu zaigu Iosu Mugika Ketako zuzendaritzako kidea.