Goizaldeko 03:00etan ordularia atzeratu eta 02:00ak izango dira. Horrekin, urtero urriko azken asteburuan bezala, neguko ordutegia deitzen diogun horretan sartuko gara.

Energia aurrezteko neurri gisa azaldu izan da ordu aldaketa urte askoan, baina azkenaldian indarra galdu du teoria horrek. Europar Batasuna berak onartu du, egungo elektrogailuen erabileraren ondorioz, besteak beste, aurrezpen hori oso murritza dela.

Jean-Claude Juncker Europar Batzordeko presidenteak 2019tik aurrera ordutegia ez aldatzea proposatu zuen. Herrialde bakoitzak aukeratu beharko zuen udako edo neguko ordutegian geratu nahi zuen, eta hori mantendu. Eurokamarak, ordea, datorren urtera, 2021era, atzeratu du eztabaida.