KZguneak, YouTuben duen KZguneaTIC kanalaren bitartez, zuzeneko hitzaldiak eskaitzen jarraitzen du. Astero IKTei, informazioaren eta komunikazioaren teknologiei, buruzko hitzaldiak egingo dira: 30 minutukoak, euskaraz eta gaztelaniaz. Aste honetako gaia Nola gezurtatu berri faltsuak izango da. Euskarazko saioa bihar, azaroak 10, 18:00etatik 18:30era egingo da (hemen saiorako esteka); gaztelaniazkoa, berriz, ostegunean, azaroaren 12an, ordu berean egingo dute (hemen saiorako esteka).

Zuzeneko hitzaldi horietara sartzeko sarrera librea eta doakoa da, beraz, interesatuek interneteko konexioa izatearekin nahikoa dute. Gainera, hitzaldiak berriro ikusi nahi izanez gero, guztiak YouTubeko kanalean grabatuta geratuko dira. Saioetara sartzeko aurretik izena ematea ez da izango beharrezkoa.

Dagoeneko prestatuta dituzte azaroan egingo diren beste bi saioak. Hala, datorren astean, Zure kontaktuak sinkronizatu Google kontaktuekin hitzaldia eskainiko dute. Hemendik bi astetara, podcast-ak entzuteko aplikazioak eta webguneak izango dira hizketagai.