Urritzak Euskaraldiako batzordearekin, elkarlanean, egingo du hil honetako ekintza. Etxeko txikienei zuzenduta, azaroaren 21ean, larunbata, 10:30ean hasita, ekitaldi bat antolatu dute. Frontoian, Gora euskara jartzen duen mosaiko bat osatu, eta ondoren koreografiatxo bat egitea da asmoa.

Guzti hori beharrezko osasun eta prebentzio neurriak hartuta egingo dute; hala, mosaikoa egiteko taldetan banatuko dira eta koreografiarako, haur bakoitzak non egon behar duen zehaztuz, markak jarriko dituzte. Egungo egoera dela eta, ekintzan parte hartu nahi duenak aurretik eman beharko du izena urritza.ae@gmail.com posta elektronikoan. Izena emateko azken eguna datorren larunbata, hilaren 14a, izango da.