Denboraldiko puntuaziorik altuenetik gertu ibili zen joan den astean Iruene. Bera izan zen azaroaren 30etik abenduaren 6rako asteko irabazlea, 570,68 punturekin. Asterik onenean, berriz, 574,61 puntu lortu zituen; hori da, beraz, Getairrak taldeko partaideek, oraingoz, hobetu beharreko marka.

Aurreko astean ez hain ohiko izenak ikusi genituen lehen postuetan, izan ere, Mikell eta Kajutei sailkatu ziren bigarren eta hirugarren postuetan. Mikellek 544,60 puntu eskuratu zituen eta Kajuteik 537,21.

Zenbaki borobila

Badira hilabete batzuk Artzapek Egunean behin jokoan Getaiarrak taldea sortu zuela. Pixkanaka handitzen joan da eta, gaur egun, 250 partaide dabiltza lehian.

 

Lotutako albisteak: