Urtarrilaren 4an eta 5ean, hurrenez hurren, Bizarzurik eta Errege magoek Getaria bisitatuko dute. Koronabirusa dela eta, aurten ez zaie ohi modura egingo ongi etorria. Eusko Jaurlaritzaren dekretuak dioen bezala, geldirik eta edukiera mugatuarekin egingo dira ekitaldi horiek.

Salbatore Deunaren elizan egongo dira herritarrak agurtzen eta euren gutunak jasotzen, eta bertara joan nahi duenak aurrez izena eman beharko du. Izen-ematea bihar egingo da, 16:30etik 18:30era, Berdura plazan, eta, soilik, getariarrek eman dezakete izena.