Dut musika talde hondarribitarrari buruzko liburua kaleratu zuen iaz Banizu Nizukek. Bihar, abenduak 29, horren ingurukoak ezagutzeko aukera izango da Getariako gaztetxean, aurkezpena egingo baitute 17:00etatik aurrera.

Bi hizkuntzatan kaleratu dute lana, Pablo Salgado Mendezek idatzi du jatorrizkoa, gaztelaniaz, eta Dut taldeko kide izandako Xabi Strubellek itzuli du euskarara. Biharko aurkezpenean eskuratu ahal izango da liburua.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, gonbidapena behar da ekitaldira joateko eta horretarako mezua helarazi behar zaie.

 

Argazkia: Badok.