Olentzeroren etorrera bezala, Bizarzurirena eta Errege magoena desberdinak izango dira. Aurtengoan, geldirik, Salbatore elizan egongo dira herriko haurren gutunak jasotzen. Hala, umeak txandaka eta talde txikitan antolatuta joango dira haiek agurtzera.

Etzi, urtarrilaren 4an, Bizarzuriri egingo zaio ongi etorria. Hura ikustera joaten lehenak zero eta lau urteko haurrek osatutako taldea izango da; hain justu, 19:15ean. Ordu erdi geroaro, 19:45ean, bost eta zortzi urte arteko umeen txanda izango da. Azkenik, 20:10ean, bederatzi urtetik gorakoena. Talde guztiak Katrapuna plazan elkartuko dira, bakoitza bere orduan.

Asteartean, urtarrilaren 5ean, aldiz, Errege magoak izango dira protagonistak. Horiek ikustera joateko taldeen banaketa aurreko egunean bezala egingo da, soilik, ordutegia eta elkartzeko lekua izango dira desberdinak. Taldeak herriko plazan batuko dira ondorengo orduetan: 16:20an zero eta lau urte artekoak, 16:50ean bost eta zortzi urte arteakoak, eta 17:20an, bederatzi urtetik gorakoak.

Antolatzaileek, Udalak eta Tonpe Guraso Elkarteak, pilaketak saihesteko, emandako ordutegia errespetatzeko eskatu dute.