Lehengo astelehenean jakinarazi zituen Eusko Jaurlaritzak koronabirusari aurre egiteko hartutako azken neurriak. Besteak beste, eskola kiroleko entrenamenduei hasiera ematea baimendu du. Alex Rodriguezek, Iturzaetako eskola kiroleko koordinatzaileak, ARTZAPEri azaldu dionez gaur hasiko dira entrenamenduekin: “Arau dezente daude eta ez da betiko eskola kirola izango; txapelketarik ere ez da egongo. Helburua da umeak mugitzea eta kirola egitea”.

Bete beharreko arauen artean, haurrak seiko taldetan banatuta egon beharko dira eta elkarren artean ezingo dute kontaktu fisikorik eduki. “Momentuz, jolasak egingo ditugu. Gero, aurrera begira, gehiago uzten badigute, betiko kirolak sartuko ditugu”, dio Rodriguezek.

COVID-19aren kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino txikiagoa duten udalerrietan egin ahalko dira eskola kiroleko entrenamenduak. Gaur gaurkoz, Getariak baldintza hori betetzen du. Intzidentzia-tasa 500etik gora igoko balitz, bertan behera geratuko lirateke.

Argazkia: Iturzaeta Herri Eskola

 

Lotutako albisteak: