Mendi inguruak izango dira eremu arriskutsuenak, haizeak gogorren leku horietan joko baitu. Euskalmeten iragarpenaren arabera, haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan.

Bihar, egunaren lehenengo zatian, haizeguneak ez diren Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait tokitan ere abisu horia ezarri dute. Haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindi dezakete, bereziki Gipuzkoa ekialdean eta Bizakaia mendebaldean. Ostegunean ere, haizeguneak ez diren zenbait tokitan, bereziki mendebaldean, haizea 80 km/h-ko abiadurara iritsi daiteke.