Ostiralean, hilaren 5ean, 19:00etan hasita egingo da aurtengo batzar orokorra. Musika eskolan bertan egingo dute bilkura, eta 2019-2020 ikasturteari errepasoa egiteaz gain, datorrenari begira jarriko dira.

Koronabirusaren hedapena saihesteko hartu beharreko neurriak direla eta, bertaratzeko asmoa duenak aurrez izena eman beharko du. Horretarako mezu bat bidali beharko da idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus edo zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus posta elektronikora.