Martxoaren 8a aldarrikapen eguna da eta, kaleetan ez ezik, bestelako eremuetan ere gailendu dira gaur emakumeen aldeko mezuak eta kolore morea. Konfinamendu garaian arnasa hartzeko balio izan ziguten balkoietan zenbait bandera eta kartel jarri dituzte, baita eraikin publikoetan ere. Mariñak talde feministak, berriz, atzo jarri zituen emakumeen eskariak aldarrikatzen dituzten zenbait pankarta.

Eguerdian ekitaldirik bazen-ez zen zalantzan, hainbat herritar plazara gerturatu eta bertan egon dira minutu batzuetan gau aldarria bere eginez. Aurrez, pentsionisten asteleheneroko elkarretaratzea izan da eta denak batera egon dira.