Aspe enpresak iragarri duenez, Binakako Pilota Txapelketako jardunaldi bat Getarian jokatuko da. Bi aste barru, martxoaren 22an, 22:30etik aurrera, hain zuzen, izango da norgehiagoka eta elkarren aurka ariko dira Urrutikoetxea-Imaz eta Altuna III.a-Mariezkurrena II.a bikoteak. Aurrez Egiguren V.a-Ruiz eta Larrazabal-Ezkiroz bikoteek jokatuko dute.

Asteburu honetakoa Txapelketako 10. jardunaldia izan da eta Altuna III.a-Mariezkurrena II.a bikotea 22 eta 19 gailendu zaio Elezkano II.a-Zabaletari. Urrutikoetxea-Imaz bikoak gaur gauean du partida.

Gaur-gaurkoz Altuna III.a-Mariezkurrena II.a bikotea bigarren da sailkapenean; Urrutikoetxea-Imaz, aldiz, zazpigarren postuan dago.