Herritarrak administrazio publikoarekin dituzten harremanak euskaraz izan daitezen, atzo hasita, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abian jarri dute Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta zenbait erakundek, tartean Getariako Udalak. Izan ere, lurralde bakoitzeko foru ogasunaren arabera, webguneak, telefonoak eta gainerakoak aldatu arren, aitorpena egiteko modua antzekoa da kasu guztietan.

UEMArentzat udalerri euskaldunak euskararen normalizaziorako egiten ari diren bidean urrats bat gehiago da errenta aitorpena euskaraz egitea. “Urrats sendoa izan dadin, ordea, herritarren babesa eta parte-hartzea ere beharrezkoa da”, adierazi du.

Gipuzkoan, iaz martxan jarritako 100.000 zergadun ogasunarekin euskarazegitasmoari helduko dio berriro foru aldundiak. Aurtengo kanpainako euskarriei, ordea, Ogasunarekin euskarazleloa gehituko die. Hain zuzen ere, hori da UEMAk bere baitako udalentzako prestatutako euskarrietan gehitutako esaldia.

Errenta aitorpena apirilean

Datozen asteetan hasiko da errenta aitorpenerako kanpaina. Apirilaren hasieran bidaliko zaizkie autolikidazio proposamenak herritarrei eta hilaren 12ra arte onartu ahal izango dituzte. Proposamena bidali ez zaienek, jasotakoarekin ados ez daudenek edo bestelako dokumentazioa aurkeztu behar dutenek, apirilaren 16tik ekainaren 8ra eskatu dezakete hitzordua. Kanpaina ekainaren 30ean bukatuko da.