Inoizko parte hartzerik handienarekin jokatuko da 2021eko Euskal Pilota Egokituko Master Cup Txapelketa. Guztira, 34 pilotari arituko dira lehian: hemezortzi adimen urritasuneko mailan, sei bikote hiru taldetan banatuta; eta hamasei gurpildun aulkiko mailan, zortzi bikote bi taldetan banatuta. Izena eman duten pilotarien artean Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Errioxa eta Frantziako pilotariak daude.

Kanporaketako partidak gaur jokatuko dira Oiartzunen. Lehenik, 10:30ean hasita, adimen urritasuna duten pilotarien txanda izango da; 16:30etik aurrera, aldiz, gurpildun aulkikoak lehiatuko dira. Hala, lau bikoterik onenak maiatzaren 16an Getarian jokatuko diren finaletara sailkatuko dira.

Pandemia dela eta, partidak ikuslerik gabe egingo dira. Hala ere, Oiartzungo kanporaketak Emakume Master Cupeko facebook ataritik jarraitu ahal izango dira streaming bidez. Getariako partidak, aldiz, Euskal Telebistaren lehenego katean emango dituzte, 12:00etatik aurrera.

Argazkia: Euskal Pilota Egokitua Master Cup