San Juan festetako batzordeak I. Marrazki Lehiaketa antolatu du. Lehen Hezkuntzako lehenengo maila eta seigarren maila bitarteko haurrek parte hartu dezakete, eta San Juan jaiekin lotutako marrazkiak egin beharko dituzte.

Adinaren arabera, hiru kategoria desberdindu dituzte: LH1-LH2, LH3-LH4 eta LH5-LH6. Kategoria bakoitzean irabazle bat hautatuko da eta, ondoren, parte-hartzaile guztien artean bost sari zozketatuko dira. Lanak Udal liburutegian aurkeztu behar dira. Dagoeneko zabalik dago horretarako epea; azken eguna ekainaren 18a, ostirala, izango da.