Gure Txeru Elkarteak ARTZAPEri jakinarazi dionez, herritarrek lortu dute 60 baietz! erronka gainditzea. 62 odol-emaile izan ziren atzokoan, azken urteetako kopururik altuena. Beraz, esan genezake, Gure Txeruren egitasmoa arrakastatsua izan dela eta herritarren parte-hartzea sustatu duela.

Odol-emaileen kopuruak behera egin du azken urteetan Getarian. 2000ko otsailean 64 pertsonek eman zuten odola, 2008ko urrian 58k, 2011ko otsailean 50ek… Geroztik, Gure Txeruko ordezkariek azaldu dutenez, 42 pertsonatatik pasa ezinik ibili dira eta azken aldian, soilik, 26 pertsonek eman zuten odola.

 

Lotutako albisteak: