Azken 14 egunetan Osakidetzak ez duenez koronabirus kasurik atzeman Getarian, intzidentzia-tasak 0 izaten jarraitzen du. Ekainaren 24an jaitsi zen zerora eta orduz geroztik, bere horretan eusten dio.

Euskal Autonomia Erkidegoko erietxeetako gela arruntetan 58 gaixo daude, bezperan baino zortzi gehiago. ZIUetako egoerak, ordea, apur bat hobera egin du, eta aurreko egunean baino sei pertsona gutxiago dago.

Atzo, guztira, 10.042 PCR eta antigeno proba egin ziren, aurreko egunarekin alderatuta ia bikoitza. Positibo kopurua, ordea, ez da proportzio berean igo, eta beraz, positibo-tasak behera egin du. Herenegun 367 positibo identifikatu zituzten eta atzo 486; hala, tasa %6,9tik %4,8ra jaitsi da. Bestalde, EAEko intzidentzia-tasak gora egin du: 168,52 izatetik 183,98 izatera igaro da.

 

Lotutako albisteak: