Ertzaintzak hedabide honi baieztatu dionez, arratsaldeko 16:00ak baino apur bat lehenago izandako lan-istripu baten ondorioz, gizonezko bat hil da Getarian. Igarategi industriagunearen inguruan, zehazki GI-3392 errepidean, izan da ezbeharra. Dirudienez, gidatzen ari zen traktorea iraulita hil da langilea. Oraindik, istripuaren arrazoiak ikertzen ari Ertzaintza.