Zenbait zalantza eduki ostean, aurten bai, Santa Agenda Egunaren harira, santa eskea antolatzea erabaki du Alamedatik Habanerara Bertso Eskolak. Otsailaren 5ean, larunbatean, 08:00etan elkartuko dira herriko plazan eta baserriz baserri ibiliko dira kopla zaharrak kantatuz eta makilarekin lurra joaz. Antolatzaileek gogorarazi dute baserritarrez jantzita joan behar dela.