10:00etan jarri dute hitzordua Getariako Jubilatuen eta Ezinduen Elkartean eta ondorengo gaiak jorratuko dituzte: COVID itxialdiaren balorazioa; ekonomia egoera (2020 eta 2021 urteen konparaketa); bazkideen altak eta bajak; estatutuko 27. artikuluaren interpretazioak bozkatu; batzordea berritzea; 2022ko ekintzen programazioa (bidaiak, irteerak eta KZgunea); eta beste gai batzuk (prezioak, pentsiodunen mugimendua…).

Batzar orokorra egin ostean, bertaratutako guztientzat hamaiketakoa egongo dela jakinarazi dute elkartetik.