Getaiko Gazte Asanbladak antolatuta, Bersiyo Gabaren bosgarren edizioa egingo da aurten. Martxoaren 5ean, larunbata, 23:30ean hasita edonork parte hartu ahal izango du. Talde edo bakarlari bakoitzak, gehienez, bost kanta jotzeko aukera izango du. Egunean bertan, 20:00etan, bilera bat egingo dute parte hartzaile guztiekin gaztetxean.