Txoko eta Iribar, bederatzi punturekin berdinduta, X. Floren Memorialeko lehenengo eta bigarren postuan kokatu dira, hurrenez hurren. Joan den asteburuan, Itxas Etxek sartu zituen baloi gehien sare artera; izan ere, 21-0 gailendu zitzaion Itxas Etxeri. Gol gutxiago sartuta bada ere, Izarriren aurka 6 eta 0 irabazi zuen Txokok.
Gainerakoan, bi berdinketa egon ziren: Astillerok eta Xaguk bana egin zuten eta Haitzek eta Taxcok seina. Azkenik, Kaia/Kaipek ezin izan zion aurre hartu Iribar taldeari. 4 eta 6ko emaitzarekin, Iribarrentzat izan zen garaipena.
Datorren asteburuko partidak
Gaur hasita, X. Floren Memorialeko bost partida jokatuko dira asteburuan:
Martxoak 25, ostirala
- 22:00etan, Taxco-Kaia/Kaipe. Epailea, Itxas Etxe.
- 23:00etan, Itxas Etxe-Izarri. Epailea: Kaia/Kaipe.
Martxoak 27, igandea
- 16:00etan, Txoko-Astillero. Epailea: Taxco.
- 17:00etan, Iribar-Balearri. Epailea: Haitze.
- 18:00etan, Xagu-Haitze. Epailea: Balearri.
Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian jokatuko dira partidak. Bestela, ohi modura, frontoian.