Memorias de un Pescador de Cubierta izenburupean, hainbat itsas gogoeta batu ditu liburu batean Tomas Otamendi getariarrak. Getaria oinarri hartuta, arrantzaleen bizitzaren eta bizimoduaren inguruko hausnarketez osatu du bere lehen lana. Gaur egun nola arrantzatzen den eta azken urteetan arrantzak zein garapen izan duen ere aztertzen du.

Bihar, larunbata, 17:00etan hasita, Iturzaeta Eskolako aretoan aurkeztuko du liburua. Sarrera doakoa izango da.