Gaur amaituko da denboraldia emakumezkoen futbol ligan, Iberdrola Ligan. Ane Campos getariarraren taldeak, Eibarrek, herriko Unbe futbol zelaian jokatuko du azken norgehiagoka, 11:30ean, Valenciaren aurka.

Denboraldiari ez ezik, Iberdrola Ligari ere agur esango dio Camposen taldeak. Azken jardunaldiak tentsio handikoak izan dira armaginentzat, asterik aste maila mantentzeko lehian aritu baitira, itxaropentsu. Pasa den asteburuan, ordea, Atletico de Madrid taldearen aurka 3-1 galdu ondoren, mailari eusteko aukera guztiak ere galdu zituzten. Bi denboraldi egin ditu EIbar taldeak maila gorenean,

Orduz geroztik, animo hitzak zabaldu dituzte klubetik eta sare sozialetan gorengo mailara itzuliko direla adierazi dute.