Eskuz binakako bi pilota partida jokatuko dituzte uztailaren 29an, ostiralarekin, 22:00etan hasita, Sahatsaga Kiroldegian. Lehenengo partidan, gazteen txanda izango da: Egiguren V.ak eta Erostarbek Salaberriaren eta Bikuñaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Horien atzetik, Caixabank Masters txapelketako pilotariak irtengo dira frontoira. Hala, Ezkurdia eta Mariezkurrena II.a Altuna III.aren eta Imazen kontra lehiatuko dira.

Gaurtik aurrera, turismo bulegoan daude erosgai sarrerak. Ekaitz Esteban Kirol zinegotziaren hitzetan, “Asperekin hitz egin ondoren, lortu dugu sarrera onentsuenak, getariarrek eskuratu ahal izateko, turismo bulegoan salgai jartzea”. Horrez gain, internet bidez ere, hemen klikatuta eros daitezke.