Datorren larunbatean, uztailaren 16an, Krak bere bigarren bakarkako diskoa aurkeztuko du Getarian abeslari hernaniarrak. Carlos Taroncher eta Karlos Arancegui musikariak lagun, 11 abestiz osastutako lana joan den irailean kaleratu zuen Larburuk.

Getariako Udalak antolatuta, kontzertua Bista Onan izango da 22:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da.