Plazan jarritako karpen itzalpean, 28 bikote batu dira gaur goizean XXIV. Marmitako Txapelketan parte hartzeko. Haietako askok ez zuten lehen aldia baina pandemiak eragindako geldialdiak, berritasun itxura eman dio gaurkoari. Hala, beste hainbat gorabeheren artean, zenbaiti kosta egin zaie denbora kontrolatzea, eta izan da marmitakoa epaimahaiarengana behar baino beranduago eraman duenik ere.

Hala, 13:30ak jo baino lehen, Mireia Arangurenek, Juxto Silbetik, Fermin Mendizabalek eta Ixabel Etxeberriak beraien lekua hartu dute. Marmitako bakoitza probatu eta puntuak banatzeari ekin diote. Arratsaldean jakinaraziko dituzte txapelketako irabazleak.