Pandemia tarteko, bi urtetan zehar, askizuarrek ezin izan dituzte San Martin Deunaren jaiak ospatu. Aurtengorako, ordea, egitarau zabala prestatu dute eta azaroaren 10etik 13ra ondoko ekintzak antolatu ditu Askizuko jai batzordeak:

Azaroak 10, osteguna

  • 21:30ean, Mus Txapelketa.

Azaroak 11, ostirala, San Martin Eguna

  • 11:00etan, meza nagusia.
  • Ondoren, txakolin dastaketa.
  • Gauean, erromeria Laja eta Narbaizarekin.

Azaroak 12, larunbata

  • 21:00etan, auzo afaria (izena emateko deitu 696 90 33 28 telefono zenbakira azaroaren 6a baino lehen).
  • Afarian izango dira Izer eta Alabier trikitilariak.

Azaroak 13, igandea

  • 12:00etan, herri kirol jaialdia: Iparraldeko jokoak egiten, Tubi Bustinza eta Jon Loiola; harria jasotzen, Jokin Eizmendi.
  • Ondoren, Lopene ganadutegiko zezen txikiak eta poneyak.
  • Bertan izango dira Garixe eta Lanberri trikitilariak.