Azaroaren 13an egingo da Behobia-Donostia lasterketaren 57. edizioa. Bertan parte har dezaketen getariarrak kontuan hartuta, joan-etorria errazteko, autobusa jarriko du Sahatsaga kiroldegiak.

Hala, gutxieneko hamar erabiltzaile ziurtatuz gero, Getariatik bertatik irtengo da autobusa. Kasu horretan, 07:45ean abiatuko da geralekutik. Izen-ematea kopuru horretara heltzen ez bada, berriz, Zarauzko kiroldegian hartu beharko da atobusa 08:00etan.

Izen-ematea 10 euro kostako da eta Sahatsaga kiroldegian edo 943 140 432 telefono zenbakian egin beharko da azaroaren 10a baino lehen.