Tonpe Getariako Guraso Elkartea eta Lagunakek antolatuta, herriko gaztetxoenei zuzendutako egitarau zabala prestatu dute larunbat arratsalderako. 17:30ean hasita, Txomorro Magoaren eskutik, ordubete inguruko ikuskizuna izango da eskolako aretoan –sarrerak bi euro balioko ditu–. Ondoren, emanaldira bertaratu direnak kalejiran jaitsiko dira udaletxera.

19:00etan, udaletxeko balkoian agintea hartu eta udalbatzarra egingo dute herriko haurrek. Ondoren, Gazte Alaiak Txistulari taldearekin batera, kalez kale ibiliko dira buruhandiak. Amaitzeko, afaria eta musika festa egingo dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, ura eta postrea beraiek jarriko dituzte, baina afaia eta edalontzia norberak eraman beharko ditu.

Haur-eskolako jolastokiaren aurkezpena

Igandean, 11:30ean hasita, alkate txikiek eta haurrek haur-eskolan eraiki duten atari berria inauguratuko dute. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute.